Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en 2015-01-16

Molde berrien bila Hitzetik Hortzeran

Molde berrien bila Hitzetik Hortzeran
Bide berrien bila hainbat saiakera egiten dituzte bertsolariek eta gai-jartzaileek euren jardunean. Horietako batzuk erakutsiko dituzte igande honetako Hitzetik Hortzeran. Igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Irungo Kabigorri elkartean Karlos Aizpuruak lagunarteko giroa jarri nahi izan zion jaialdi formatuko saioari. Hainbat saiakera egiten dituzte bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileek bertsotarako bide berriak bilatu asmoz eta horren adibide, Irungo bertso-saioa. Nerea Ibarzabal, Jon Martin, Urko Casado eta Julen Zelaieta kantuan.

Horrez gain, pasa den astean eskainitako Oñati eta Amurrioko saioetatik ariketa bereziak ekarriko ditu telebista-saioak.

Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza