Laugarren edizioa da aurtengoa 2015-01-16

Mikel Laboa sariketa jokatuko da igandean Donostian

Mikel Laboa sariketa jokatuko da igandean Donostian
Ane Zuazubiskar, Nerea Ibarzabal, Arnaitz Lasarte, Izarne Zelaia, Eñaut Martikorena eta Maider Arregi ariko dira kantuan. Antiguon izango da saioa, Doka Kafe Antzokian, arratsaldeko 17:30ean.
 Laugarrenez Mikel Laboa sariketa jokatuko da igandean Donostian, Antiguoko jaietan, Doka Antzokian. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Maider Arregi (Oñati)
 Eñaut Martikorena (Hernani)
 Izarne Zelaia (Donostia)
 Arnaitz Lasarte (Hernani)
 Ane Zuazubiskar (Arrasate)
 Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein)

 Hamabina bertso puntuagarri

 Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte:

 -Zortziko handian hiruna bertso
 -Zortziko txikian hiruna bertso
 -Hamarreko txikian hiruna bertso
 -Bina punturi erantzun
 -Hitz bati bertsoa

 Behin ariketa hauek eginda, bi bertsolari sailkatuko dira buruz burukora. Bertan, hasteko seiko motzean hiruna bertso botako dituzte. Ondoren, puntutan ariko dira, sei bertso osatu arte. Azkenik, kartzelako lanean, gai bati bi bertso botako dizkiote.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza