17:30etan kultur etxean 2015-01-23

Igandean hasiko da Arabako Txapelketa Dulantzin

Igandean jokatuko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Sei jokatuko dira, bi itzulitara, eta seikote hau arituko da lehen saioan: Oihane Perea (egungo txapelduna), Ruben Sanchez, Iker Pastor, Unai Bengoetxea, Ander Solozabal eta Irati Anda. 17:30etan hasiko da ekitaldia eta 17:00etan zabalduko da takilla.
Igandean jokatuko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Sei finalaurreko jokatuko dira, bi itzulitara, eta seikote hau arituko da lehen saioan: Oihane Perea (egungo txapelduna), Ruben Sanchez, Iker Pastor, Unai Bengoetxea, Ander Solozabal eta Irati Anda. 17:30etan hasiko da ekitaldia. Marte Ugarte arituko da gai-emaile.

Lehen itzuliko lanak, 13 bertso puntuagarri
Arabako Bertsolari Txapelketan lehen itzulian 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Bi saiotan puntu gehien batzen dituzten sei finalera
Bi finalaurrekoetan puntu gehien batzen dituzte sei bertsolariek eskuratuko dute finalerako txartela.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza