Igandean 15:00etan ETB1en 2015-01-23

Estereotipoen erabilera mintzagai Hitzetik Hortzeran

Estereotipoen erabilera mintzagai Hitzetik Hortzeran
Estereotipoak baliatzen al ditu bertsolariak kanturako? Norberak egindako irudia edo besteek eraikia izan ohi da? Errazten al du estereotipoen erabilerak bertsolari eta entzuleen arteko komunikazioa? Legutio eta Zeanuriko bertso-saioetako protagonistek erantzungo die galdera horiei Hitzetik Hortzeran. Igandean 15:00etan ETB1en.
Estereotipoen erabilera bertsotan. Horixe izango du ardatz igandeko Hitzetik Hortzerak. Estereotipoak baliatzen al ditu bertsolariak kanturako? Norberak egindako irudia edo besteek eraikia izan ohi da? Errazten al du estereotipoen erabilerak bertsolari eta entzuleen arteko komunikazioa?

Legution eta Zeanurin jasotako bertsolarien iritziak  eta bertsoak eskainiko dituzte. Legution kantuan ziren Jone Uria, Julio Soto, Igor Elortza eta Asier Rubio. Zeanurin Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue.

Hitzetik Hortzera igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza