Arabako Bertsolari Txapelketa 2015 2015-01-26

Oihane Perea nagusi Dulantzin

Oihane Perea nagusi Dulantzin
Bere atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Ruben Sanchez, Irati Anda, Iker Pastor, Ander Solozabal eta Unai Bengoetxea. 120 bat lagun inguratu dira Kultur Etxera saioa jarraitzera.
 Atzo abiatu zen 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoetako lehenengo itzulia hasteko, Dulantzin izan zen hitzordua, eta 120 bat lagun bertaratu ziren saioa jarraitzera. Aurkezle lanetan Marta Ugarte Abasolo jardun zen. Azkenean, saio bizi baten ondoren, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Oihane Perea Perez de Mendiolak  321,5 puntu
 2.- Ruben Sanchez Bakaikoak          313,5 puntu
 3.- Irati Anda Villanuevak           299,5 puntu
 4.- Iker Pastor Rodriguezek          287 puntu
 5.- Ander Solozabal Kortabarriak     271,5 puntu
 6.- Unai Bengoetxea Mujikak          264,5 puntu

 Ondorioz, Oihane Pereak Aramaion kantatuko du bigarren itzulian, otsailaren 21eko saioan. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute non kantatuko duten jakiteko.

 Hurrengo saioa Laudion

 Bigarren finalaurrekoa Laudion izango da, datorren igandean arratsaldeko 17:30ean, La Salle aretoan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Manex Agirre Arriolabengoa
 Jagoba Apaolaza Kastro
 Jon Ruiz de Pinedo Lekuona
 Unai Mendibil Etxebarria
 Felipe Zelaieta Txurruka
 Zigor Enbeita Zugadi
 
 Olatz Santocildes Martinez izango da saioko aurkezlea.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu