1991ko Bertsolari Eguna 2015-01-30

Goierritarrak eta Gorrotxategiren zapatak

1991ko Bertsolari Eguneko bi bertsoaldi: Victoria Eugenian Jose Luis Gorrotxategiren bakarkako lan umoretsu eta bizia, eta Goierritarren emanaldi berezia.

1991ko urtarrilaren 13an egin zen 22. Bertsolari Eguna Donostian. Patxi Iraola zaldibiarra eta Florentino Goiburu idiazabaldarra omendu zituzten urte hartan.

Victoria Eugenia antzokian egin zuten arratsaldeko ekitaldia eta hango bi bertsoaldi berezi ekarriko dizkizuegu gaurkoan.

Umoretsu eta bizi erantzun zion Jose Luis Gorrotxategik Xabier Euzkitze aurkezleak jarritako gai honi: " Errege bezperan izugarrizko ilusioarekin jarritako zapatak norbaitek harrapatu dizkik". Bertsolariak "Mundu honetan holako gauzak" doinuan abestu zuen.

Goierritarrek urtero egin ohi zuten emanaldi bereziren bat: ez-ohiko doinuekin, estribilloak prestatuta... eta jende guztia zain egoten omen zen Goierritarrek  zer egingo. Florentino Goiburua eta Patxi Iraola ere tartean izan ohi ziren baina urte hartan omenduak zirenez, beste batzuk elkartu ziren Goierritarren taldera.  Paris-Dakar lasterketari buruz aritu ziren kantuan.


 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza