Igandean 15:00etan ETB1en 2015-01-30

Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran

Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran
Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldiko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu igandean Hitzetik Hortzerak. Larunbatean Donostiako Kursaalen izango da ekitaldi nagusia eta biharamunean laburpena ikusteko aukera izango da ETB1en arratsaldeko 15:00etan.
"Jolastu nahi? ", horixe da bertsolariei egingo zaien galdera Bertso Eguneko ekitaldi nagusian. Hamabi bertsolari igoko dira Donostiako Kursaaleko oholtzara larunbat arratsaldean: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Hitzetik Hortzerak ekitaldiko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza