Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-02-03

"Aurten inoiz baino lehenago hasi gara entrenatzen"

Laudioko saioko irabazleak onartu zuen nahiko sentsazio "arraroak" izan zituela saioan zehar. Dena den, gustura zen emaitzarekin. Orain finalera sartu eta bertan ahalik eta saiorik onena egitea izango du helburu.
 Igandean Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo itzuliko bigarren finalaurrekoa irabazi zuen Manex Agirre aramaioarrak. Emaitzarekin gustura zen arren, saio-osteko elkarrizketan onartu zuen sentsazio "arraroak" izan zituela oholtzan. Besteak beste, ofiziotan hobeto ibiltzea espero zuela aitortu zuen, eta, aldi berean, pozik zegoen puntu-erantzunetan egindako lanarekin.

 "Orain beste tentsio batekin hartzen dut txapelketa"

 Aurten txapelketarako entrenatzen inoiz baino lehenago hasi direla azaldu zuen. Araban, orain dela urte batzuk hartu zen banakako txapelketa bi urtetik behin egiteko erabakia. Horri esker txapelketa beste tentsio batekin hartzen duela onartu zuen. Txapelketetatik kanpo plazan ez dela askorik ibiltzen argitu zuen, eta txapelketa, beretzat, "berrabiaratze" moduko bat dela aldiro.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza