Igandean 15:00etan ETB1en 2015-02-06

Bertso Eguneko goiza eta gaua Hitzetik Hortzeran

Bertso Eguneko goiza eta gaua Hitzetik Hortzeran
Bertso Eguneko bazkalarreko poteoko bertsoak eta afalostekoak eskainiko ditu igandean Hitzetik Hortzerak. Horrez gain, pasa den astean erakutsi gabe utzitako Tolosa eta Mungiako bertsoaldiak ere ikusi ahal izango dira. Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Besteak beste Nahikari Gabilondo, Amaia Agirre, Arrate Illaro, Maddalen Arzallus, Xabi Igoa,  Unai Gaztelumendi eta Ander Elortegi ibili ziren kantuan Bertso Egunean goizez kalez kale. Eta gauean, Manteo kiroldegiko afalostean Fredi Paia eta Ane Labaka beste batzuen artean. Oskar Estanga eta Beñat Gaztelumendik eman zioten amaiera emanaldiari "Bat-batean" bertso musikatuen ikuskizunarekin.

Goizeko eta gaueko bertsoaldirik onenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak igandean. Horrez gain, Tolosan Atariaren alde egindako jaialdiko bertsoak eta Mungiako San Antontxuetako saiokoak, pasa den astean erakutsi gabekoak. 

Ordutegi ezberdinak daude bertsotarako: goizeko poteoak, eguerdiko saioak, arratsaldeko jaialdiak, afalostekoak... aldatzen ari ote dira saioak  antolatzeko ordutegiak? zein ordu ote dute gustukoen bertsolariek kanturako?

Bertsoei eta bertso-saioen ordutegiei erreparatuko die Hitzetik Hortzerak. Igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza