Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-02-06

Igandean Irurtzunen: Soto, Untxalo, Garro, Zelaieta, “Luze” eta Plaza

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena, igandean izanen da, Irurtzungo Kultur Etxean, 17:30ean. Julio Soto, Alazne Untxalo, Iban Garro, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi “Luze” eta Kotte Plaza igoko dira oholtzara. Kotte Plaza iruritarrak lehen parte-hartzea du Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Fernando Anbustegi izanen da aurkezlea.

Sakanako bertso-eskolaren laguntza
Irurtzungo udalak eta Sakanako Bertso Eskolak lagundu dute Irurtzungo saioa antolatzen.
Irurtzungo saiorako sarrera sei eurokoa da, lau euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Takila arratsaldeko 16:00etan zabalduko da, aretoan bertan.
Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus webgunean aurkituko duzue.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu