Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en 2015-02-13

Aktualitatearen erabilera bertsotan

Aktualitatearen erabilera bertsotan
Aktualitatearen erabilera bertsotan, horixe izango du ardatz igandeko Hitzetik Hortzerak. Bertsolarien iritziak eta bertsoaldak adibide gisa. Horrez gain, Lezoko Gezala aretoko bertso-jaialdia. Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:0etan ETB1en.
Nola kantatzen dio bertsolariak aktualitateari eta zer egiten du aktualitateari abestu ahal izateko? Gai horiei buruz Imanol Lazkano, Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeitari euren iritzia galdetu die Hitzetik Hortzerak.

Adibide gisa, hainbat bertsoaldi berreskuratuko dituzte eta erakutsiko dute azken hamarkadetan nola abestu izan dieten bertsolariek errealitateari.

Horrekin batera, Lezoko bertso-jaialdia eskainiko da. Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita kantuan eta Amaia Resende eta Julen Mogollon bertso-eskolako kideak gai-jartzaile lanetan.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.







Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza