Hirugarren final-laurdena 2015-02-13

Nafarroako Txapelketa Zubirin igandean

Nafarroako Txapelketak igandean izango du segida, Zubiriko Gautxori jatetxean egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 17:30ean hasita, ohi bezala sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika. Aurkezle lanak berriz, Ainara Ieregik eginen ditu. Bertsoak Zubiriko berri emango du igandean bertan.

Bertsolarien artean, Sarai Robles barañaindar gazteak bere lehen parte-hartzea izango du txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra berriz, urte luzez lehiatik kanpo egon ostean berriz ere itzuliko da Txapelketara eta besteak beste azken edizioko bi finalista igoko dira taula gainera; Oskar Estanga eta Aimar Karrika. Amaia Elizagoien oronoztarrak bigarren parte-hartzea izango du eta Saioa Alkaiza iruindar bertsolariak berriz, bosgarrena.

Sarrerak www.bertsosarreak.eus
Saiorako sarrerak aldez aitzinetik www.bertsosarreak.eus atarian edo Gautxori jatetxean bertan eskuratu daitezke sei eurotan, lau eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Takila berriz, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoan bertan.
Zubiriko saioaren antolaketan Esteribarko udalak eta Gautxori jatetxeak lagundu dute.
Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza