Bertso Korrika 2015-02-19

Korrika bertsotan girotzen

AEK eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso-eskolekin batera, antolatu dute bigarren aldiz Bertso Korrika. 2013ko Korrikarekin egin zen lehenengo aldiz eta esperientzia gustatuta, aurten berriz antolatu dute. Korrika girotzeko eta euskara ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko hainbat bertso-saio antolatu dituzte, gehienak ostatu edo tabernetan. Ekimen honi buruzko azalpen gehiago eman dizkigute Asier Lafuente Arabako Bertsozale Elkarteko eragileak, Egoitz Zelaia bertsolari eta Hendaiako euskaltegiko irakasleak eta Miren Artetxe bertsolariak.
Otsailaren 11an egin zen aurtengo Bertso Korrikako lehen saioa Hendaian. Han izan ziren kantuan Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia. Azken hau bertsolari izateaz gain Hendaiako euskaltegiko irakaslea ere bada eta ondo daki zein "elkarlan interesgarria" den AEK eta Bertsozale Elkartearen artekoa.

Duela bi urte antolatu zuten lehenengo aldiz AEK eta Bertsozale Elkarteak, bertso-eskolekin batera, elkarlanean Bertso Korrika. Euskal Herria osoa zeharkatzen duen Korrika girotzearekin batera euskara ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko ekimena da honako hau.

Egitasmoari buruzko azalpen gehiago eman dizkigute Asier Lafuente Arabako Bertsozale Elkarteko eragileak, Egoitz Zelaia bertsolari eta Hendaiako euskaltegiko irakasleak eta Miren Artetxe bertsolariak.

Bertso Korrikaren baitan antolatu diren saioen berri izan nahi baduzue, hemen duzue informazio guztia.

AEK eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanak bide eman die beste hainbat proiekturi: Bideo Kopla lehiaketa eta “Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia”  ikuskizuna.






Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza