Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-02-20

Ta Galtzaundi, Ta Galtzaundi...

Tolosako ihauteriak pasa berri diren honetan ihauteri-doinuan da gaur Bertsoa. 1993ko bertsoaldia duzue hemen ikusgai, Iñaki Murua eta Anjel Mari Peñagarikano Galtzaundiren doinuan kantuan.
AEKaren aldeko bertso-jaialdia egin zuten Tolosako Beotibar pilotalekuan 1993ko otsailaren 6an. Iñaki Murua eta Anjel Mari Peñagarikano  "Hiltzerikan ez nuen" doinuan (Galtzaundirena bezala ezagunagoa) jarri zituen kantuan Joxepa Madariaga gai-jartzaileak.

Ramos Azkarataren doinua ezaguna izanik, entzuleak ere kantatu zuten bertsolarien kopla artean.


Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza