Igandean 15:00etan ETB1en 2015-02-20

Literatura eta bertsolaritza Hitzetik Hortzeran

Literatura eta bertsolaritza Hitzetik Hortzeran
Bertsolaritzak badu errealitatetik, baita fikziotik ere. Literaturak ere bietatik izan dezake. Literatura eta bertsolaritza, zer eman diezaioke batak besteari? Gai horiei buruz hitz egingo da igandeko Hitzetik Hortzeran. Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano idazleen eta Aitor Mendiluze bertsolariaren ahotsean erantzunak.
Saio berezia egin zuten Gasteizen. Eider Rodriguez idazleak kontatutako ipuina gaitzat hartuta aritu ziren bertsotan Jon Maia eta Nerea Elustondo. Batzuetan idazleak proposatutako pertsonaien ahotik eta beste batzuetan euren ahotsean.

Pertsonak eta pertsonaiak, errealitatea eta fikzioa... ia beti nahasten dira bertsogintzan, baita literaturan ere. Guzti horren nahasketaz ariko dira hizketan igandeko  Hitzetik Hortzeran Eider Rodriguez eta Harkaitz Cano idazleak, eta Aitor Mendiluze bertsolaria.

Horrez gain, Mutiloako Liernin ihauteri-ostiralez urtero egiten duten saioa. Mujika jatetxean Iñaki Murua, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze kantuan Unai Elizasuren agindutara.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza