Igandean 15:00etan ETB1en 2015-02-27

Bertsotarako begiradak Hitzetik Hortzeran

Bertsotarako begiradak Hitzetik Hortzeran
Begirada bera izan dezakete bertsolariek ofizioan ari direnean edo alderantzizkoa. Elkarrizketa osatu dezakete edo eztabaidan aritu. Nola eraikitzen dute diskurtsoa bi bertsolarien artean? Eta bakarka? Bertsotarako ikuspuntuez hitz egingo du aste honetako Hitzetik Hortzerak. Igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.
Arabako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu zen Aramaion pasa den asteburuan, bigarren itzuliko lehen saioa. Irati Anda, Ruben Sanchez, Unai Bengoetxea, Jon Ruiz de Pinedo, Oihane Perea eta Iker Agirre aritu ziren bertsotan.

Hango bertsoaldi onenekin batera Andoaingo Sahararen aldeko urteroko bertso-jaialdikoak. Aurtengoan Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Unai Muñoa, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin izan dira kantuan Ion Beloki gai-jartzaile zutela.

Ohi bezala gai nagusi bat izango du aste honetako Hitzetik Hortzerak: begirada bera izan dezakete bertsolariek ofizioan ari direnean edo alderantzizkoa. Elkarrizketa osatu dezakete edo eztabaidan aritu. Nola eraikitzen dute diskurtsoa bi bertsolarien artean? Eta bakarka? Bertsotarako ikuspuntuez hitz egingo du aste honetako atalak.

Gainera 1999ko bertsoaldi bikaina eskainiko da. Joxerra Garzia gidari zuela Andoni Egañak berak bakarrik osatu zuen bertso-saioa Hernanin eta haren zati bat ikusi ahal izango da.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza