Emakumea eta bertsolaritza 2015-03-06

Zertan aurreratu da eta zer falta da egiteko?

Duela hamar urte plazan kantuan zebiltzan hainbat bertsolari elkarrizketatu zituen Hitzetik Hortzerak. Orduko egoera ekarri dugu gogora hamarkada honetan bertsolaritzak aurrera zertan egin duen eta egiteko zer falta den hausnartzeko. Erreportaje osoa duzue ikusgai hemen.
Duela hamar urte plazan kantuan zebiltzan hainbat bertsolari elkarrizketatu zituen Hitzetik Hortzerak eta erreportaje bikain hau egin zuten testigantza haiekin. Honela aurkeztu zuen Josu Goikoetxeak 2005eko saio berezi hura:

"Arratsaldeon denoi. Saio berezia dugu gaurkoa, oso-osorik emakumezko bertsolariei buruzkoa, beraiek bizi izandakoa, euren kezkak eta hausnarketak jasotzen ahaleginduko gara. Oraindik gizonezko bertsolarien kopurua emakumezko bertsolariena baino handiagoa den arren, aldea txikitzen ari da apurka-apurka. Gaur egungo puntako bertsolarietan onentsuena emakumea da, gaiei heltzeko modua aldatzen ari da, baina asko dago egiteko oraindik, batez ere mendetan zehar pilatutako klitxeak eta joerak bazter uzteko. Eta ikusiko dugunez, lan hori ez dute soilik gizonezkoek egin behar, andrazkoek ere badaukate zer aldatu. Gai hori eta beste asko gaurko saioan, Amaia Agirre lankideak egindako elkarrizketa sailetik hautatuak. Ea zuen gustukoa eta interesekoa den."

Orduko egoera ekarri dugu gogora hamarkada honetan bertsolaritzak aurrera zertan egin duen eta egiteko zer falta den hausnartzeko.

Erreportaje osoa duzue ikusgai hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu