343,5 puntu lortu ditu aramaioarrak. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Iñaki Viñaspre (339), Felipe Zelaieta (318), Peru Abarrategi (316,5), Oier Arbina (288,5) eta Asier Rubio (276,5).
Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa jokatu da gaur Zigoitiko Kultur Etxean, bigarren itzuliko bigarrena alegia. 90 lagun bertaratu dira saioa jarraitzera. Oier Suarez aritu da saioa aurkezten. Azkenean, honela geratu da sailkapena:
1.- Manex Agirrek 343,5 puntu
2.- Iñaki Viñasprek 339 puntu
3.- Felipe Zelaietak 318 puntu
4.- Peru Abarrategik 316,5 puntu
5.- Oier Arbinak 288,5 puntu
6.- Asier Rubiok 276,5 puntu
Gaurko saioan berez Unai Mendibil zen kantatzekoa, baina, agertzerik izan ez duenez, Oier Arbinak ordezkatu du. Ondorioz, bi bertsolariak saio bakarra jokatuta geratuko dira.
Gauzak honela, bi itzulitako puntuazioak batuta eta saio baten faltan, honela dago sailkapena:
1.- Manex Agirrek 695 puntu
2.- Oihane Pereak 674 puntu
3.- Iñaki Viñasprek 645 puntu
4.- Ruben Sanchezek 636 puntu
5.- Felipe Zelaietak 632 puntu
6.- Iker Agirrek 602,5 puntu
7.- Peru Abarrategik 583,5 puntu
8.- Irati Andak 577 puntu
9.- Asier Rubiok 562,5 puntu
10.- Unai Bengoetxeak 526,5 puntu
11.- Jon Ruiz de Pinedok 517 puntu
12.- Zigor Enbeitak 321 puntu (saio baten faltan)
13.- Paula Amilburuk 311,5 puntu (saio baten faltan)
14.- Xabi Igoak 310,5 puntu (saio baten faltan)
15.- Oier Arbinak 288,5 puntu
16.- Iker Pastorrek 287 puntu (saio baten faltan)
17.- Ander Solozabalek 271,5 puntu (saio baten faltan)
18.- Jagoba Apaolazak 259 puntu (saio baten faltan)
19.- Unai Mendibilek 258,5 puntu
Datorren larunbatean erabakiko dira finalistak Azkeneko finalaurrekoa datorren larunbatean jokatuko da Langraiz-Okako Gizarte Etxean, arratsaldeko 17:30ean hasita. Honako seikote hau ariko da kantuan:
Ander Solozabal
Iker Pastor
Jagoba Apaolaza
Paula Amilburu
Xabi Igoa
Zigor Enbeita
Finala martxoaren 21ean izango da, larunbatez, Gasteizko Printzipal Antzokian.