Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-07

Julio Sotok irabazi du Berriozarko finalaurrekoa

347,5 punturekin, finalean da gorritiarra. Eneko Fernandez (324 puntu), Jon Barberena (310), Iñigo Olaetxea (299,5), Alazne Untxalo (299) eta Sarai Robles (280,5) geratu dira atzetik.
 Gaur jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa, Berriozarko Entzunaretoan. 300 bat bertsozale inguratu dira saioa jarraitzera. Fernando Anbustegi izan da aurkezlea. Azkenean, honela gelditu da sailkapena:

 1.- Julio Sotok        347,5 puntu
 2.- Eneko Fernandezek  324 puntu
 3.- Jon Barberenak     310 puntu
 4.- Iñigo Olaetxeak    299,5 puntu
 5.- Alazne Untxalok    299 puntu
 6.- Sarai Roblesek     280,5 puntu

 Gauzak honela, Julio Sotok aulkia ziurtatuta du martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finalerako.

 Bigarren finalaurrekoa bihar

 Bigarren finalaurrekoa bihar izango da, Lesakako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Seikote hau igoko da oholtzara:

 Aimar Karrika
 Amaia Elizagoien
 Ander Fuentes "Itturri"
 Julen Zelaieta
 Kotte Plaza
 Xabier Terreros

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza