Arabako Bertsolari txapelketa 2015-03-09

Perea, Agirre, Viñaspre, Igoa, Enbeita eta Sanchez Arabako finalean

Martxoaren 21ean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizen, Principal Antzokian. Sei finalista eta bat berria, Xabi Igoa aramaioarra. Bertsoak zuzenean emango du ekitaldia.
Sei finalaurreko jokatuta erabakita aurten Arabako Txapelketako seikote finalista: Manex Agirre (Aramaio) Xabi Igoa (Aramaio), Oihane Perea (Zalduondo), Zigor Enbeita (Abornikano), Ruben Sanchez (Gasteiz) eta Iñaki Viñaspre (Gasteiz). Seitik bost finalean eskarmentu handia dutenak dira, eta Xabi Igoa aramaioarra finalista berria. Bertsoak zuzenean emango du ekitaldia.

Egin beharreko lanak, 13 bertso puntuagarri eta buruz burukoa
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko nagusian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
Bakarka, gaiari bina bertso doinu eta neurri librean.

Buruz burukoa: 6 bertso puntuagarri
Binaka, gaia emanda,  hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan
Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Finalerako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza