Nafarroako Bertsozale Elkartea 2015-03-08

Xabier Terrerosek irabazi du Lesakako finalaurrekoa

Xabier Terreros "Terre"-k irabazi du gaur Lesakan jokatu den bigarren finalaurrekoa. Bigarren egin du Aimar Karrikak, hirugarren Ander Fuentes "Itturri"-k, laugarren Julen Zelaietak, bosgarren Kotte Plazak eta seigarren Amaia Elizagoienek.
Gaur Lesakan jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta Xabier Terreros "Terre"-k irabazi du. Honako puntuazioak lortu dituzte:

1. Xabier Terreros "Terre"   344
2. Aimar Karrika                 336
3. Ander Fuentes "Itturri"    327
4. Julen Zelaieta                 319
5. Kotte Plaza                     315
6. Amaia Elizagoien           286


Burlatan azken finalaurrekoa
Azken finalaurrekoa hurrengo igandean, hilak 15, jokatuko da Burlatan eta han izango dira kantuan Aritz Saragueta, Eneko Lazkoz, Miel Mari Elosegi "Luze", Oier Lakuntza, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza. Bertan erabakiko da nork kantatuko duen martxoaren 28ean Elizondon jokatuko den finalean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza