2015-03-09

Berrikuntza epaile eta gai-jartzailetan ere

BBK Sariketako protagonista nagusiak bertsolari gazteak badira ere, baditu beste protagonista batzuk: epaile taldea eta gai-jartzaile taldea. Hain zuzen ere bi taldeotan jende berria trebatzekoa aukera ere bada BBK Sariketa.

Formazio ikastaroak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza eta epailetza formazio saio laburrak eskaini ditu azkenengo urte bi hauetan. Formazio saio hauen ondoren, gai-jartzailetzan edo epailetzan jarraitzeko gogoa piztu zaienei plazak eskaintzea eta transmisio osoa bermatzea Elkartearen helburu nagusietako bat da. Sariketa honen bitartez, beraz, bertsolari gazteei lehenengo plazak eskaintzen zaizkien moduen, epaile, gai-jartzaile eta aurkezle gazteei ere plazak eskaintzea da helburua.

Aurten, epaile taldean, Juanjo Respaldizarekin batera Miriam Juaristi eta Beñat Romero ibiliko dira.

Gai-jartzaile taldean, Maite Berriozabal eta Begoñe Olabarriaren koordinaziopean, 7 gazte ibiliko dira gai-jartzaile eta aurkezle lanetan: Eneko Arrate, Olatz Larrinaga, Magali Caballero, Eneritz Zengotitabengoa, Nahia Arrese, Itxaro Juaristi eta Arrate Gazelu

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza