Hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa 2015-03-10

Ostiral honetan abiatuko da Orixe Saria

Ostiral honetan abiatuko da Orixe Saria
Lehenengo kanporaketan Eneko Abasolo "Abarkas", Eneritz Zabaleta, Julen Zelaieta, Ander Lizarralde, Mikel Artola eta Xabier Sukia ariko dira kantuan, Añorgako Jolas Etxean. Bigarren kanporaketan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Manex Mujika, Iker Osa, Iñaki Zelaia, Xabier Legarreta "Arano" eta Nahikari Gabilondo dira kantatzekoak. Finala, berriz, martxoaren 27an jokatuko da.
 Aurten hamabosgarrenez antolatu dute Añorgan Orixe Saria. Ostiralean abiatuko da bi urtetik behin jokatzen den sariketa hau. Hamabi bertsolari ariko dira kantuan, bi kanporaketatan banatuta. Bi kanporaketak afalostean izango dira, Añorgako Jolas Etxea elkartean. 20:30ean hasiko dira afariak.

 Martxoaren 13an honako seikote hau ariko da bertsotan:

 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Eneritz Zabaleta
 Julen Zelaieta
 Ander Lizarralde
 Mikel Artola
 Xabier Sukia

 Bigarren kanporaketa, berriz, martxoaren 20an izango da, ordu eta leku berean, sei bertsolari hauekin:

 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Manex Mujika
 Xabier Legarreta "Arano"
 Iker Osa
 Iñaki Zelaia
 Nahikari Gabilondo

 Finala martxoaren 27an

 Finala martxoaren 27an jokatuko da, Jolas Etxean bertan, afalostean. Aurretik afaria izango da. Kanporaketetara nahiz finalera joan nahi duenak Jolas Etxean bertan izango du izena emateko aukera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza