Gai-jartzaile Eskola 2015-03-12

Josu Goikoetxea: "Helburu nagusia bertsolariak eta gai-jartzaileak tratuan jartzea da"

Pasa den urrian jarri zen martxan Gai-jartzaile Eskola eta orain arte bost saio egin dituzte, hileko bat. Ikastaroaren arduradunak dira Josu Goikoetxea eta Amaia Agirre, eta beraiekin hitz egin dugu ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko. Gai-jartzaile Eskolaren hurrengo saioa larunbat honetan izango da Iruñean; gorputz espresioa izango dute mintzagai.
Hainbat helburu ditu Gai-jartzaile Eskolak: bertsolariak eta gai-jartzaileak harremanetan jartzea, gai-jartzailearen lana prestigiatzea... helburu horiekin dagoeneko bost saio egin dituzte urritik hona. Hauexek orain arte landu dituzten gaiak: jaialdiaren egitura, gaien eta hitzen erabilera ideologikoa, gaien planteamendua, saioaren funtzioa eta formulazioa eta azkena egin dutena "Literatura abiapuntu" izenekoa.

Josu Goikoetxea da Gai-jartzaile Eskolaren zuzendaria eta Amaia Agirre ari da laguntzaile-lanetan. Biek azaldu dizkigute ekimenaren nondik-norakoak, antolatzearen arrazoiak, bete beharreko helburuak eta saioen egitura.

Hurrengo saioa larunbatean Iruñean

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza