Igandean 15:00etan ETB1en 2015-03-13

Txapelketetako finalaurrekoak Hitzetik Hortzeran

Txapelketetako finalaurrekoak Hitzetik Hortzeran
Araba eta Nafarroako txapelketak izango ditu ardatz igandeko Hitzetik Hortzerak. Araban finalaurrekoen fasea amaituta jakina da zein sei bertsolarik abestuko duten finalean. Langraiz-Okan jokatu zen azken finalaurrekoa. Nafarroako txapelketari dagokionez, Berriozar eta Lesakako finalaurrekoetako bertsoaldi nabarmenenak eskainiko dira telebista-saioan.
Txapelketetan murgilduta dator aste honetako Hitzetik Hortzera. Araba eta Nafarroako  hiru finalaurreko jokatu ziren pasa den asteburuan eta horien berri emango du telebista-saioak.

Araban,  Langraiz-Okan jokatu zen azken finalaurrekoa eta han kantuan ziren sei bertsolarietatik Zigor Enbeita eta Xabi Igoak lortu zuten finalera sailkatzea. Beraiekin aritu ziren kantuan Ander Solozabal, Paula Amilburu, Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza.

Martxoaren 21ean Gasteizko Printzipal Antzokian izango da finala eta Zigor Enbeita eta Xabi Igoarekin batera izango dira han Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea eta Ruben Sanchez.

Nafarroari dagokionez, Berriozar eta Lesakan jokatutako lehen bi finalaurrekoetako bertsoaldi nabarmenenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak. Berriozarren Julio Sotok lortu zuen finalerako zuzeneko txartela eta Lesakan Xabier Terreros "Terre"-k. Beraiekin batera izan ziren kantuan Alazne Untxalo, Sarai Robles, Iñigo Olaetxea, Eneko Fernandez eta Jon Barberena Berriozarren; eta Ander Fuentes "Itturri", Amaia Elizagoien,  Julen Zelaieta, Aimar Karrika eta Kotte Plaza Lesakan.

Txapelketak gai nagusitzat hartuta, bertsolariek azalduko dute nola prestatzen diren mota honetako saioetarako.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza