Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-03-13

Udaberriari kantari

1986ko Txapelketa Nagusiko finaleko bertsoaldia duzue honako hau: Sebastian Lizaso eta Jon Enbeita udaberriari kantari. Bertsolari eta bertsozaleek antolatu zuten txapelketa hura eta finala lehenengo aldiz Donostiako Belodromoan jokatu zen. Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela egun hartan eta kuriositate moduan, bideoaren amaieran agertzen da epaileek agerian, bertsozaleek ikusteko moduan ematen zituztela puntuak. Udaberria ate-joka dugun honetan, udaberriari kantari.
1986ko txapelketaren finala ez-ohiko garaian jokatu zen. Izan ere 1985ean jokatzekoa zen txapelketak gorabeherak izan zituen, eta bertsolariak eta bertsozaleak eurak hasi ziren antolatzen. 1985ean hasi bazen ere, finala 1986ko udaberria hastearekin batera jokatu zen; lehenengo aldiz Donostiako Belodromoan 1986ko martxoaren 23an.

Urte garaiaz baliatuta Laxaro Azkune gai-jartzaileak Jon Enbeita eta Sebastian Lizaso udaberriaren bueltan jarri zituen kantuan, hamarreko handian. Bata udaberriko txoria kantari eta bestea negarrez dagoen euskalduna.

Txapelketa hartan (bideoaren bukaeran ikusi daiteken moduan) agerian, entzuleen bistan eman zituzten puntuak epaileek. Bertsoaldi honetan, txapeldun izendatuko zuten Lizasok 207,5 puntu (23–23-23-22,5-23-24-22-24-23) lortu zituen eta Jon Enbeitak 206,5 (24,5-23-24-22-22-24-22-23-22).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu