Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-15

Eneko Lazkozek irabazi du azken finalaurrekoa Burlatan

338'5 punturekin irabazi du Eneko Lazkozek gaur Burlatan Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Bigarren sailkatu da Oskar Estanga 321'5 punturekin, hirugarren Saioa Alkaiza 316'5 punturekin, laugarren Aritz Saragueta 305'5 punturekin, bosgarren Miel Mari Elosegi "Luze" 302'5 punturekin eta seigarren Oier Lakuntza 294 punturekin.

Honenbestez, hauxek dira finalera sailkatu diren zortzi bertsolariak: Julio Soto, Xabier Terreros "Terre", Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Finala martxoaren 28an jokatuko da Elizondon arratsaldeko 17:00etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu