Orixe Saria 2015-03-16

Ander Lizarralde, Xabier Sukia eta Mikel Artola Orixe Sariko finalera

Ander Lizarralde, Xabier Sukia eta Mikel Artola Orixe Sariko finalera
Ostiralean jokatu zen lehenengo kanporaketa Añorgan, eta 30 bat lagun elkartu ziren. Eneko Abasolo "Abarkas", Eneritz Zabaleta eta Julen Zelaieta ere kantuan aritu ziren. Ostiral honetan bigarren kanporaketa jokatuko da. Bertan ariko dira Nahikari Gabilondo, Iñaki Zelaia, Iker Osa, Xabier Legarreta "Arano", Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa".
 Joan zen ostiralean abiatu zen Añorgako Orixe sariaren hamabosgarren edizioa. Lehenengo kanporaketa entzuteko 30 bat lagun elkartu ziren. Azkenean, Ander Lizarraldek, Xabier Sukiak eta Mikel Artolak lortu zituzten finalerako txartelak. Eneko Abasolo "Abarkas", Eneritz Zabaleta eta Julen Zelaieta gelditu ziren finaletik kanpo.

 Bigarren kanporaketa ostiralean

 Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, Añorgako Jolas Etxean. Honako seikote hau ariko da bertan:

 Nahikari Gabilondo
 Iñaki Zelaia
 Iker Osa
 Xabier Legarreta "Arano"
 Manex Mujika
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

 Finala, berriz, martxoaren 27an izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza