Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-03-20

Arabarren San Prudentzio sariketa

Duela 25 urte antolatu zen lehenengo aldiz San Prudentzio sariketa; hobeto esanda Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso-sariketa. Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa egiten zen eta sariketa honek bete zuen hainbat urtetan herrialdeko txapelketaren lekua. 1990eko I.San Prudentzio sariketa hura Abel Enbeitak irabazi zuen eta hemen duzue ikusgai finalari buruz Hitzetik Hortzerak egindako erreportajea.
1984an egin zen Arabako I. Txapelketa baina ez zuen jarraipenik izan. Hortik aurrera 2000.urterarte Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatu zen; 2002an itzuli zen Arabako Bertsolari Txapelketa Printzipal Antzokira. Beraz, epe horretan San Prudentzio sariketak bete zuen herrialdeko txapelketaren lekua.

Duela 25 urte antolatu zen lehenengo aldiz  San Prudentzio sariketa; hobeto esanda Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso-sariketa.1990eko I.San Prudentzio sariketa hura Abel Enbeitak irabazi zuen,  1984ko txapelketan bultzatzaile eta gai-jartzaile izandakoak. Berarekin izan ziren kantuan Zigor Enbeita (Abelen semea), Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez. Juanjo Respaldiza eta Pedro Bizkarguenaga.

Sari bat baino gehiago banatu ziren eta kanporaketetan abestu zuen Xabier Ricok sari berezia jaso zuen.  Hemen duzue ikusgai urte hartako finalari buruz Hitzetik Hortzerak egindako erreportajea.

2001ean antolatu zen azkeneko aldiz Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso-sariketa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza