Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-18

"Orain momentua da norbanako jardunari ere erreparatzeko"

Manex Agirre gustura geratu zen lehenengo itzulian egindako saioarekin, baina bigarrenak ez zion hain aho-zapore gozorik utzi. Finalera begira "motibatuta" ikusten du bere burua. "Unea da aurreko finalei begiratu beharrean aurtengo ariketei zuzen begiratzeko" dio.
 2002an Arabako Bertsolari Txapelketak itzuli zirenetik, final guztietan aritu izan da Manex Agirre aramaioarra. Tartean, 2011n txapela ere jantzi zuen. Aurtengo finalerako "motibatuta" ikusten du bere burua. Finalaurrekoen lehenengo itzuliarekin gustura geratu arren, bigarrenak ez omen zion hain zapore gozorik utzi. Finalera begira garbi dauka: "unea da aurreko finalei begiratu beharrean aurtengo ariketei zuzen begiratzeko".

 Kolektibotik norberarenera

 Azaldu duenez, Araban mugimendu kolektiboa indartzeko sortu zen Kuadrilla Arteko Txapelketa: taldea egiteko. Baina aurtengo txapelketan ahalegin kontzientea egin dute norberak egin dezakeenari pisua emateko. Eta horrek ere motibazioa ematen dio finalean kantatzeko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza