Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-20

"Finalari bizitasun puntu bat eman nahiko nioke"

Iñaki Viñasprek esperientzia dauka finaletan. Finalaurrekoetan "nahi bezain ondo" aritu ez arren, finalean arantza ateratzeko esperantza dauka. Seikoteko edozein ikusten du txapela janzteko gai.
 Arabako Bertsolari Txapelketako finaletan esperientzia handiko bertsolaria da Iñaki Viñaspre. Aurten, hala ere, finalaurrekoetan ez dela "nahi bezain ondo" aritu onartu du. Dena den, finalean arantza ateratzeko esperantza dauka.

 Bere iritziz, seikoteko edonork dauka txapela janzteko aukera. Gainera, bertsolari bakoitzak eskaintzeko zerbait daukalakoan dago. Bera finalari bizitasun puntu bat ematen saiatuko da, eta jendeari umorea eskaintzen.

 Aurtengo txapelketan bertsolari bakoitza bere onena ematera bultzatzea izan da helburuetako bat, ariketak estututa besteak beste. Dena den, Araban bertsolaritzak daukan izaera kolektibo horrek hor jarraitzen duelakoan dago: "talde-izaera ez da aparkatu".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza