Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-20

"Uste dut orain arte egindako lanaren jarraipen bat dela ni sartu izana"

Legution "gustura" geratu bazen ere, Langraitzen lotuago sumatu zuen bere burua. Finalean "zer egiteko gai den" erakutsi nahiko luke. Urteetan egindako lanaren jarraipentzat du finalera sartu izana.
 Legution "gustura" aritu zen Xabi Igoa finalaurrekoetako bere lehenengo saioan. Langraitzen, berriz, "lotuago" aritu zelakoan dago, finalera sartzeko presioak eta hamarreko handian esmatu ez izanak eraginda nagusiki.

 Lehendabiziko finala du aramaioarrak eta "pribilejiatu" bat sentitzen du bere burua Printzipal Antzokian kantatu ahal izateagatik. Gozatzera joango dela dio, baina presio puntu batekin: "erakutsi egin nahi dut zer egiteko gai naizen".

 Orain dela lau urte finalaren ateetan geratu zen, seigarrenarekin berdinduta. Aurten bera sartu izana "jarraipen" bat delakoan dago: "Orain dela lau urte Ander (Solozabal) sartu zen finalera, orain dela bi urte Jagoba (Apaolaza) eta aurten ni. Hirurok elkarrekin aritu izan gara bertso-eskolan, lagunak gara". Bere atzetik gelditutakoen artean asko dira bere belaunaldikoak, eta beraiekin egin den lanaren jarraipentzat du finalera sartu izana.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza