Igandean 15:00etan ETB1en 2015-03-20

Arabako finala Hitzetik Hortzeran

Arabako finala Hitzetik Hortzeran
Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala eta Hitzetik Hortzerak igandean eskainiko ditu hango une eta bertso onenak, txapeldunaren hitzekin batera. Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere amaitzear da eta pasa den larunbatean Burlatan izandako azken-finalaurrekoko bertsoaldi nabarmenenak ere ikusi ahal izango dira telebista-saioan. Igandean 15:00etan ETB1en.
Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez izango dira kantuan larunbateko finalean. Han erabakiko da aurtengo Arabako Txapelduna nor den.

Bertsoak larunbatean  zuzenean eskainiko du final osoa eta Hitzetik Hortzerak saio berezia egingo du igandean, Printzipal Antzokiko bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea Burlatan erabaki zen pasa den igandean. Hango berri ere ekarriko digu telebista-saioak. Eneko Lazkoz eta Oskar Estanga sailkatu ziren finalera Burlatan eta beraiekin ziren kantuan Migel Mari Elosegi "Luze", Aritz Saragueta, Saioa Alkaiza eta Oier Lakuntza. Hango bertsoaldi nabarmenenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak.

Beraz, Arabako finala eta Nafarroako azken-finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza