Arabako Bertsolari Txapelketa 2015-03-21

Manex Agirre txapeldun

Iñaki Viñasprerekin jokatu du buruz burukoa. Atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Ruben Sanchez eta Xabi Igoa. Karmele Madinabeitiak jantzi dio txapela.
 Manex Agirre aramaioarrak bigarrenez jantzi du Arabako Bertsolari Txapelketako txapela. Final parekatu baten ondoren, Iñaki Viñasprerekin jokatu du buruz burukoa. Azkenean, honela gelditu da sailkapena:

 1.- Manex Agirrek            583 puntu
 2.- Iñaki Viñasprek         554,5 puntu
 3.- Oihane Pereak          380,5 puntu
 4.- Zigor Enbeitak           375 puntu
 5.- Ruben Sanchezek    370 puntu
 6.- Xabi Igoak                  368,5 puntu

 Karmele Madinabeitia bertsolaritza eta euskalgintzako eragileak jantzi dio txapela Manex Agirreri. 600 bertsozale baino gehiago elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Bertsoa.com-ek saioko aukeraketa zabala jarriko du bihar goizerako.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza