Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-26

"Aurrera segitzeko gogoa ematen du"

Nahiko sentsazio onekin iritsi da finalera Eneko Fernandez lesakarra. Bigarren finalera sailkatu izanak, hasitako bidean indartu egiten duela dio.
 Bigarren finala izango da aurtengoa Eneko Fernandez lesakarrarekin. Kanporaketetan "nahiko sentsazio onak" izan dituela dio: "Ez dakit denetan asmatu dudan baina nahiko neurri politean aritu naiz ustez, eman dezakedanetik nahiko hurbil pentsatzen dut, eta horrekin geratzen naiz".

 Finala "sari bat" izanda, behin txartela eskuratuta garbi du zein den helburua: "finalerdietan eta kanporaketan falta izan zaidan puska hori ea ematen dudan. Konplexurik gabe ariko naiz eta ahal dudan guztia erakustera aterako naiz".

"Bide hori indartzen du"

 Ez dira urte asko Eneko Fernandezek oholtzarako jauzia eman zuenetik, eta horrek finalari garrantzia ematen diolakoan dago: "lehenengo finalera iristea ustekabea da, baina honek erakusten dizu lan horrek balio duela; orduak sartu eta aurrerapen hori ikusiz gero indarra ematen dizu. Une horretan harrapatzen nau. Ez dakit txapelketarik gabe horrelako jarraipena egingo nuen: txapelketak ematen duena hori da: motibazioa, lan egiteko gogoa, bertso-eskolako kideekin aritzeko gogoa... Aurrera segitzeko gogoa ematen du, bertsoaz gozatzeko intentzio horrekin".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza