Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-26

"Bertsotan ahalik eta gusturen egiteko helburuarekin noa"

Sentsazio kontrajarriekin iritsi da Eneko Lazkoz finalera: kanporaketan gozatu ondoren, lotuago aurkitu zen finalaurrekoetan. Arantza hori atera nahiko luke Elizondoko finalean.
 Nafarroako bertsogintzan aurpegi ezagunenetakoa da Eneko Lazkozena. Urteak dira finaletan ari denetik, eta aurten bi saioak irabazita sartu da Elizondoko plaza handira. Hala ere, sentsazio kontrajarriak dauzka: "lehenengo saioan oso sentsazio ona izan nuen. Bigarrenean emaitzarekin pozik baina saioan zehar ez nintzen oso gustura aritu".

 Finalera zertara doan, beraz, garbi dauka: "bertsotan ahalik eta gusturen egiteko helburuarekin. Gutxienez lehenengo saioan adina gozatzeko helburuarekin. Sariren bat etorriko balitz izan dadila ongi kantatzearen eta gustura aritzearen ondorio; ez dut helburu hori jarri eta kostata ibiltzerik nahi".

 "Gustura aritzen naiz saioetan"

 Orain dela bi urteko Nafarroako Bertsolari Txapelketan "kolpea" jaso zuela dio: "Helburua nuen Euskal Herriko Txapelketan sartzea eta gutxigatik ez nuen lortu". Dena den, bertsotan gozatzen ari da: "Plaza asko ez ditut egiten baina egiten ditudanetan oso gustura aritzen naiz afari eta bestelakoetan".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza