Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-26

"Bertsotan ondo egitea da asmoa"

Ander Fuentes "Itturri"-ren bigarren finala izango da aurtengoa. Orain arte txapelketan nerbioekin ez diela sufritu dio. Bereziki ideiak eta betelana lantzen aritu da orain artekoan.
 Bigarren finala izango da larunbatekoa Ander Fuentes "Itturri" zubietarrarentzat. Txapelketan nerbioekin ez duela bereziki sufritu dio: "Lizarrako saioan pixka bat lotua hasi eta gero gustura aritu nintzen. Eta Lesakakoan alderantziz: gustura hasi eta nahiko larri bukatu".

 Finalean ere bide horri segi nahiko lioke: "bertsotan egin eta, lagun onak izanda, ofiziotan ondo egitea eta bertsotan ondo egitea da asmoa".

 "Saiatzen gara ideiak eta betelana lantzen"

 Txapelketarako ez omen du prestaketa berezirik egin: "badaramatzat urte batzuk nahiko segidan Lekunberriko bertso-eskolan eta Leitzan ere banabil orain. Txapelketarako prestaketa berezirik ez dut egin baina saiatzen gara ideiak eta betelana lantzen".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza