Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-25

"Momentu horretaz kontziente izan nahiko nuke"

Xabier Terreros eskarmentudun bertsolaria da Nafarroako finaletan. Aurreko saioetan eroso sentitu da eta finalean ere gozatu egin nahiko luke. Txapelketa bertsoari lotzeko aukera bat da beretzat.
 Eskarmentu handiko bertsolaria da Xabier Terreros Nafarroako Bertsolari Txapelketetan. Aurtengoan jokatutako saioetan "ongi" sentitu dela dio: "gaietan eroso, bertso-lagunekin eroso, ofiziotan eroso... Giro aldetik ere ondo joan dira".

 Finalari dagokionez, "gozatzera" aterako da oholtzara: "Lehenago ere egon naizenetan momentu handi bezala bizi izan dut eta nahiko nuke kontziente izan momentu horretaz eta saiatu momentua gozatzen".

 "Txapelketa da ia-ia bertsoari lotzeko dudan aukera bakarra"

 Bertsolaritza barru-barrutik ezagutzen du Xabier Terreros: Bertsozale Elkartean eta bertso-eskoletan aritzen da. "Baina egia da kantatu apenas egiten dudala eta txapelketa da ia-ia bertsoari lotzeko dudan aukera bakarra. Aurrekoan ez nuen parte hartu, honetan bai eta txapelketaren bueltan bertso-eskolara berriz hurbildu eta kantatzeko aukera izan dut. Agian ez nago prestatu-prestatua baina fresko banago eta hori probestu nahiko nuke".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza