Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015-03-27

"Adi egon eta gaiei naizen lekutik erantzuten badiet gustura geratuko naiz"

Txapelketako orain arteko saioekin gustura geratuta indartsu doa Oskar Estanga bere seigarren finalera. Kontatu nahi duena eta bertsotarako teknika uztartzen lantzen dabil bertso-eskolan. Larunbaterako helburu nagusiak: saioan adi egotea eta bera denetik kantatzea.
Seigarren finala izango du Oskar Estangak larunbatean Elizondon jokatuko dena. Bertso-eskolan dabil fin-fin azken urtean: "Esateko dudana bertsotan abesteko teknika lantzen ari naiz". Gustura aritu da kantuan final-laurden eta finalaurrekoen fasean: "barne-dilema izaten dut, txapelketari erantzun edo neure buruari eta uste dut bietatik egin dudala bi saioetan".

Bertsokideak ere ondo ikusi ditu kantuan: "uste dut Nafarroako bertso-maila asko igo dela azken urteetan eta pozgarria da"

"Ohore bat da finalean kantatzea eta ez dut saioa bereziki konpetitiboa aurreikusten. Denok zerbait konpartitzea nahiko nuke" dio. Txapelari urrutitik begiratu arren uste du gai dela saio oso bat egiteko: "neure buruari adi egotea eskatzen diot eta gaiei ni naizen lekutik erantzuten badiet, gustura geratuko naiz" dio gaintzarrak.





Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza