Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-03-27

Duela hogeita bost urte, lau txapeldun

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren historian bada bat besteengandik desberdina, 1990ekoa. Lau izen agertzen dira txapeldunaren lekuan: Manolo Arozena, Joxe Fermin Argiñarena, Eusebio Fagoaga eta Antonio Olano. Banaka beharrean, taldeka jokatu zen txapelketa hura eta Goizuetan izan zen finala 1990eko apirilaren 8an, duela hogeita bost urte.
Manolo Arozena (Goizueta), Joxe Fermin Argiñarena (Errazkin), Eusebio Fagoaga (Ituren) eta Antonio Olanok (Arano) jantzi zuten txapela 1990eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan; taldeka hartu baitzuten parte bertsolariek txapelketa hartan.

1990eko apirilaren 8an jokatu zen finala Goizuetan eta bigarren saria eraman zuten Bittor Elizagoien (Arraioz), Mixel Aire "Xalbador II" (Urepele), Jean Louis Harinordoki "Laka" (Baigorri) eta Lontxo Aburuzak (Iruñea).

Mariano Izeta eragile elizondoarrak eta Imanol Lazkanok, garai hartan Bertsolari Elkarteko lehendakariak, banatu zituzten sariak eta azken honek agurra ere abestu zuen.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza