Bilbon jokatu zen atzo 2015-03-27

Uribe-Kosta BBK sariko irabazle

Uribe-Kostak irabazi zuen atzo BBK sariko XXIII. edizioa, Lea-Artibai eta biak jokatutako finalean. Bilboko Kafe Antzokian izan zen finala eta 200 lagunetik gora bildu ziren finala entzutera.
Uribe-Kosta eskualdeko taldeak irabazi du XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Lea-Artibairen kontra jokatu dute finala, eta lagun giroan, final ederra osatu dute denen artean Bilboko Kafe Antzokian.

Alde gutxi izan zen bi taldeen artean, ariketa denak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituen; Lea-Artibaik, ostera, 370.

Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu zaio, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari.

Gazteenen taldean, 18 urtera artekoetan, hauek izan dira bertsolariak:

Lea-Artibai:
    •    Aissa Intxausti Aburruza
    •    Aitor Ruiz Urizar
    •    Naroa Loiola Lejardi
Uribe-Kosta:
    •    Maider Barañano Uribarri
    •    Aritz Landeta Terceño
    •    Unai Mendiburu Valor

Gazteen taldean, 24 urtera artekoetan:

Lea-Artibai:
    •    Jone Larrinaga Dañobeitia
    •    Alexander Idoeta Anakabe
    •    Nerea Ibarzabal Salegi
Uribe-Kosta:
    •    Peio Arando Barandiaran
    •    Paule Loizaga Legarra
    •    Inazio Vidal Gurrutxaga

Saioko aurkezlea Begoñe Olabarria Astobiza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ione Narbaiza Gallastegi ibili da.
Saioko aurkezlea Begoñe Olabarria Astobiza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ione Narbaiza Gallastegi ibili da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu