Igandean 15:00etan ETB1en 2015-03-27

Nafarroako finala Hitzetik Hortzeran

Nafarroako finala Hitzetik Hortzeran
Larunbatean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Elizondon eta igandeko Hitzetik Hortzerak hango berri emango du, bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin. Hitzetik Hortzera, igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.
Julio Soto, Xabier Terreros "Terre", Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Oskar Estanga eta Julen Zelaieta izango dira kantuan  Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean.

Larunbatean izango da arratsaldeko 17:00etan Elizondoko pilotalekuan eta Bertsoak zuzenean eskainiko dizue emanaldia Aitzol Barandiaran eta Manolo Arozenak gidatuta.

Igandeko Hitzetik Hortzerak hango bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak eskainiko ditu. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian izango duzue ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza