Denboraldiko azken saioa izango da igandekoa 2015-04-03

Bertsolaritza eta euskara Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritza eta euskara Hitzetik Hortzeran
Denboraldiko azken Hitzetik Hortzerak bertsolaritza eta euskara izango ditu ardatz. Bertsoa eta euskara eskutik helduta doaz ezinbestean eta Korrikaren baitan antolatutako Hendaia eta Aguraingo Bertso-Korrikako saioak eskainiko ditu. Igandean 15:00etan ETB1en.
Bertso-Korrika egitasmoaren helburu nagusia euskara ikasten ari direnak bertsolaritzara gerturatzea da. Gainera askotan bertsolaritza bera izaten da herritarrak euskarara hurbiltzeko amua. Bertsoa eta euskara eskutik helduta doaz ezinbestean eta hori izango du mintzagai igandeko Hitzetik Hortzerak.

Hendaia eta Aguraingo Bertso-Korrika saioak eskainiko ditu telebista-programak. Hendaian Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia aritu ziren kantuan; Agurainen berriz Xabi Paya, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Ruben Sanchez.

Saio horiez gain, Bergarako Erramu-zapatu bezperako saioko bertsoaldi onenak ere ikusi ahal izango dira. Han ziren kantuan Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Iker Zubeldia, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga, Iker Iriarte gai-jartzailearen gidaritzapean.

Denboraldiko azken Hitzetik Hortzera izango da igandekoa eta datorren udazkenean itzuliko da bertsoaren telebistako leihoa.

Azken saioa beraz, igandean 15:00etan ETB1en eta sarean EITB Nahieran atarian.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza