Hendaian eta Agurainen 2015-04-07

Bertso Korrikako bi saio ikusgai

Korrika Kulturalaren baitan antolatutako egitasmoa da Bertso Korrika eta hainbat saio egin dira herriz herri. Euskaltegietan dabiltzan ikasleek parte-hartze zuzena izan ohi dute saioen antolaketan eta bertsolaritzara gerturatzeko baliogarri izaten zaie. Bi adibide dituzue hemen: Hendaian bertso-trama egin zuten eta Agurainen ohiko jaialdia.
Korrika Kulturalaren baitan antolatutako egitasmoa da Bertso Korrika eta hainbat saio egin dira herriz herri. Euskaltegietan dabiltzan ikasleek parte hartze zuzena izan ohi dute saioen antolaketan eta bertsolaritzara gerturatzeko baliogarri izaten zaie.

Hendaian bertso-trama egin zuten. Aitziber Zapirainek gidatuta, istorio bat osatu zuten Egoitz Zelaia, Odei Barroso eta Miren Artetxe bertsolariek. Norberak bere pertsonajearen ahotik abestu zuen saio osoan.

Agurainen berriz, ohiko bertso-jaialdia egin zuten. Oihane Perea, Onintza Enbeita, Ruben Sanchez eta Xabi Paya aritu ziren bertsotan Oier Suarez gai-jartzaile zutela.

Hemen dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza