Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-04-10

Garai hari kantuan Agirre eta Peña

Urtero egiten dute bertso-jaialdia Zumaiako Santelmotan; 2007an Joxe Agirreren urtebetetze egunean egokitu zen, apirilaren 13an. Jon Maia gai-emaile lanetan aritu zen, umoretsu; eta gai irekia proposatu zien oholtzako bi zaharrenei. Joxe Agirre bera (78 urte bete zituen egunean) eta Anjel Mari Peñagarikano. Dena den, gaia bera hika-mikarako abiapuntu baino ez zen izan.
Urtero egiten dute bertso-jaialdia Zumaiako Santelmotan; Aita Mari zinean azken urteotan behintzat. 2007an Joxe Agirreren urtebetetze egunean egokitu zen, apirilaren 13an. Tarta bat oparitu zioten eta denen artean “Zorionak zuri” abestia kantatu zuten. Une hunkigarria izan zen.

Jon Maia gai-emaile lanetan aritu zen,  umoretsu; eta gai irekia proposatu zien oholtzako bi zaharrenei. Joxe Agirre bera (78 urte bete zituen egunean) eta Anjel Mari Peñagarikano. Dena den, gaia bera hika-mikarako abiapuntu baino ez zen izan.

Gogoratu gaur gauean izango dela Zumaiako Santelmotako bertso-jaialdia, 22:30ean Aita Mari zinean. Han izango dira kantuan Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jon Maia eta Xebastian Lizaso. Orain arte Jon Maiak egin izan ditu gai-emaile lanak baina aurtengoan Unai Manterola izango da. Datorren astean Bertsoan izango dituzue hango bertsoaldi onenak ikusgai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza