Larunbat gauean jokatu zen 2015-04-13

Eñaut Martikorena irabazle Osinalde Sariketan

Eñaut Martikorena hernaniarrak irabazi du aurtengo Osinalde Sariketa eta Eneritz Artetxe sailkatu da bigarren. Gemma Urteagak berriz bertso onenaren saria irabazi du. Beraiekin batera izan dira kantuan Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran eta Xabi Igoa. Bihar ikusgai izango dituzue bertsoaldi onenak.
Larunbatean jokatu zen Osinalde Sariketa Gabirin. Eñaut Martikorena hernaniarrak irabazi zuen eta Eneritz Artetxe azkoitiarra sailkatu zen bigarren. Bertso onenaren saria berriz, Gemma Urteaga beasaindarrak irabazi zuen.

Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran eta Xabi Igoak osatu zuten finaleko seikotea. Urtero bezala, jende asko elkartu zen bertsolari gazteen aurrean.

Bihar ikusgai izango dituzue bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza