44.Osinalde Sariketako txapelduna 2015-04-14

Eñaut Martikorena: "Txikitatik espresatu ahal izateko ihesbidea izan da niretzat bertsoa"

Pozik zegoen Eñaut Martikorena 44. Osinalde Sariketa irabazita. Urte batzuk badaramatza bertsotan eta poztasuna eragin zion sariak. Larunbatean egindako saioarekin gustura geratu zen, ofiziotan eroso eta ideietan fresko aritu zen hernaniarra. Entzuleen esker-oneko jarrera ere azpimarratu nahi izan zuen saio osteko elkarrizketan.

Aurrerantzean bertsotan jarraitzeko ilusioz dagoela aitortu zigun. Txiki-txikitatik espresatu ahal izateko ihesbidea izan da berarentzat bertsoa eta gogaitu artean horretan jarraitzeko asmoa du Eñaut Martikorenak.




Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza