2015-04-15

Sustrai Colina: "Sentimentalki eta afektiboki saio berezia izango da niretzat"

Sustrai Colina Seaskako ikasle ohia da eta larunbateko saioa berezia izango da beretzako: "Seaskako ikasle ohia izaki, sentimentalki eta afektiboki lotura handia dut Seaskarekin eta horrelakoetan espektatiba ere berezia izaten da" dio urruñarrak. Maila kolektiboak ere jaialdi garrantzitsua dela nabarmendu du Colinak, ikastolentzat ez ezik, baita Iparraldeko bertsolaritzarentzat eta euskalgintzarentzat ere, ez baitira hain ohikoak halako saioak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan. Azken finalaz geroztik, Iparraldean egiten den lehenengo finalisten saioa dela ere nabarmendu du Xilabako txapeldunak. BEC-eko azken finalean, Colinak Seaskari eskaini zion bukaerako agurra.

Bertsozaleei gonbitea
Sustrai Colinak bertsozaleak gonbidatu ditu Baionako jaialdira. "Txapelketarekin asko berotzen da bertsozalea, baina, jaialdiek ere eskaintzen dute aukera bertsolaritzaren alde emozional eta ludikoaz gozatzeko aukera ederra". Bestalde, Baiona Antzokian euskaraz eskaintzen diren ekitaldi bakanetakoa izango dela ere azpimarratu du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza