Txapelketa Nagusiko finalistak 2015-04-20

Elkartasunez eta umorez Baionan

Maiatzaren 10ean izango da aurtengo Herri Urrats eta motorrak berotuz Seaskako ikastolen alde indarrak biltzeko bertso-jaialdi berezia egin zuten larunbatean Baionako Antzokian. Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak elkartu ziren oholtza gainean eta euren aurrean 400 lagun inguru belarriak adi. Ikusgai duzue aurrerapena, bihar bertsoaldi gehiago sarean.
Saio erakarkagarria iragartzen zuen BECTSO-SAIOA-ren kartelak. Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak elkarrekin oholtzan: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze.

Baionako Antzokia leporaino bete zen Seaskako ikastolen aldeko saioan. Elkartasunez eta umorez aritu ziren bertsotan Joana Itzaina gai-jartzailearen agindutara.

Ikusgai duzue aurrerapen-bideoa, bihar bertsoaldi gehiago sarean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza