Apirilaren 25 eta 26an 2015-04-22

Bertso ekitaldiak Bilbon, Loraldia jaialdiaren baitan

Bertso ekitaldiak Bilbon, Loraldia jaialdiaren baitan
Bilbon Loraldia jaialdia antolatu dute, 50 sortzailek parte hartuko duten ekimena. Hainbat ekitaldiren barruan, bi bertso saio egongo dira asteburu honetan. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira larunbatean Kafe Antzokian bertso bazkaritan, eta igandean, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi Guggenheim-en, 12:00etan.
Bilbon Loraldia jaialdia antolatu dute, 50 sortzailek parte hartuko duten ekimena, XIX. mendeko Lore Joku haien harira. Antton Abadiak bultzatutako Lore Joku haietan bertsoak bazuen bere protagonismoa eta izango du oraingo Loraldian ere. Hainbat ekitaldiren barruan, bi bertso saio egongo dira asteburu honetan. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira larunbatean Kafe Antzokian bertso bazkaritan: 'Unamuno 1901eko Lore Jokoetan', hori izango da ekitaldiaren goiburua. Igandean, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi arituko dira, Josu Goikoetxeak gaiak jarrita, Arkaitz Canoren Bilbao-Boabil testuan oinarrituta. Guggenheim-en, 12:00etan.

Loraldia jaialdiari buruzko elkarrizketa interesgarria

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza